Gizartea -

SEXU-ABUSUAK

Bi gizon atxilotu dituzte Nafarroan, adingabeei sexu abusuak egitea egotzita

Bi kasuetan, biktimek salaketa jarri dute eta izapideak Iruñeko epaitegiaren esku utzi dituzte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu Iruñean eta Orkoienen, adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta. Lehenengo atxilotuaren kasuan, senide bati sexu-abusuak egitea leporatzen diote eta bigarrenari, berriz, bere bikotekidearen alabaren lagunei sexu-abusuak egitea.

Iruñean, Foruzaingoak aurrekariak dituen gizonezko bat atxilotu du, hainbat urtez adin txikiko senide bati sexu-abusuak egin dizkiolakoan. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gurasoek biktimaren WhatsApp sare sozialeko elkarrizketa baten bitartez izan zuten abusuen berri. Zehatz-mehatz esanda, akusatuak hitzordu baterako proposamena egiten zion delitua errepikatzeko.

Biktimaren lekukotzaren arabera, senide horrek urteak zeramatzan bere kontrako gehiegikeriak egiten. Hori dela eta, gurasoek lagunduta, salaketa jarri zuen. Orain, Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiaren esku dago auzia.

Bestalde, beste gizonezko bat atxilotu dute Orkoienen, bere bikotekidearen alabaren lagunei sexu-abusuak egitea leporatuta. Bikotekidearen alabaren lagunak etxera gaua pasatzera joaten zirela baliatzen zuen ustezko egileak ukituak egiteko. Noizean behin, etxe barruko beste zenbait espaziotan ere ahalegintzen zen.

Neskatoek beren artean hitz egin ostean, gurasoei jakinarazi eta salaketa jarri zuten. Kasu honetan, Iruñeko 5. Instrukzio Epaitegiaren esku dago auzia.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Indarkeria matxista gaur Nafarroa gaur Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa