Gizartea -

Araba

Gesaltza Añanako Gatz Harana, Munduko Nekazal Ondare

FAOko ordezkariak Gatz Harana iragan asteburuan bisitatu zuen, eta beste 75 herrialdetan parekorik ikusi ez duela esan zuen. “Gatz Harana bakarra eta apartekoa da”, goraipatu zuen.

Añanako Gatz Harana. Artxiboko irudia: EiTB
Añanako Gatz Harana. Artxiboko irudia: EiTB
Añanako Gatz Harana. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) Añanako Gatz Harana (Araba) Munduko Nekazal Ondare izendatu du. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren hitzetan, “6.000 urte baino gehiagotan bizirik mantendu duten gatz-ekoizleen meritua da”.

Horrela, Arabako gatzaga nekazal ondareen zerrendan Europako pasaia bakarra da, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak agiri batean goraipatu eman duenez. 2015eko apirilean Europa Nostra Saria jaso zuen gatzagak.

Mauro Agnoletti FAOko ordezkariak, Florentziako Unibertsitateko irakasleak, Gatz Harana iragan asteburuan bisitatu zuen, eta gatza ekoizten den beste 75 herrialdeetan parekorik ikusi ez duela esan zuen. “Gatz Harana bakarra eta apartekoa da”, goraipatu zuen.

FAOko batzorde zientifikoa Erroman bildu da gaur, Agnolettiren txostena aztertzeko. Gatz Haranaren hautagaitza Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioak eta Gatz harana Fundazioak bultzatu zuten.

Azkenean, Gatz Harana Munduko Nekazal Ondarearen lehen Sistema Garrantzitsua da Europan, Arabako Foru Aldundiak agiri batean zehaztu duenez.

Gesaltza Añanako Gatz Haranean gatza modu naturalean teknika tradizionalekin ekoizten 6.500 urte baino gehiago eman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskadi bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Elikagaiak gaur albisteak Nekazaritzaren egungo albisteak Gaubea