Gizartea -

ezbeharra

Hildako bat eta bost zauritu, Zallan izan den auto-istripuan

Istripua 18:00ak aurretik gertatu da Bi-636 errepidean. Antza, hiru autok aurrez aurre jo dute.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

55 urteko emakumezko bat hil eta beste bost zauritu dira larunbat arratsalde honetan hiru autoren artean Zallan izandako trafiko-istripu batean.

Ezbeharra BI-636 errepidean jazo da, 17:50ak aldera, Cadaguako korridorean, Bolumburuko eta Herrerako tunelen artean. Hiru autoetako baten gidaria hil egin da, eta beste bost bidaiari zauritu dira. Horietako bi Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, eta gainerako hiruak Basurtuko Ospitalera.

Zirkulazioa etenda geratu da errepide horretan hainbat orduz, eta trafiko herri barrutik bideratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Gizartea Albisteak Gaur Zalla Errepideko istripuetan zauritutakoak Enkartazioak gaur