Gizartea -

Indarkeria matxista

Bilbon izandako sexu eraso baten ustezko egilea atxilotu dute

Atxilotutakoa 33 urteko gizonezko bat da. Erasoa azaroaren 1ean izan zen.

Sexu erasoen aurka Bilbon egindako elkarretaratze bat. Argazkia: EFE
Sexu erasoen aurka Bilbon egindako elkarretaratze bat. Argazkia: EFE
Sexu erasoen aurka Bilbon egindako elkarretaratze bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, azaroaren 1ean emakume batek pairatu zuen sexu eraso baten egilea delakoan, Polizia autonomikoak jakinarazi duenez.

Erasoa 06:00etan jazo zen, biktima, emakume gazte bat, etxera bidean zegoela. Ordu horretan, gizon bat haren etxeko atarian sartu zen, eta sexu erasoa egin zion indarkeria erabiliz.

Biktimak salaketa jarri zuen, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen.

Joan den igande goizaldean, agenteek ustezko erasotzailea topatu zuten Bilboko establezimendu batean, eta atxilotuta eraman zuten.

Gizonezkoa epailearenera eraman dute jada.

 

_____________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Zer gertatu da Bizkaian? EAE Eguneko albisteak