Gizartea -

Abisu horia

6 graduz azpiko minimoak eta elurra Nafarroan, asteazkenetik aurrera

Artikotik aire masa hotza helduko da asteazkenean eta tenperaturek nabarmen behera egingo dute. Elurra oso beheran botako du. Udazkeneko lehen hotzaldia izan daiteke.

Aralar. Argazkia: Txomin Rezola
Aralar. Argazkia: Txomin Rezola
Aralar. Argazkia: Txomin Rezola

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artikotik aire masa hotza helduko da asteazken honetan eta tenperaturek nabarmen behera egingo dute. Elurra oso beheran botako du. Udazkeneko lehen hotzaldia izan daiteke. Egoera horren aurrean, Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) abisu horia ezarri du Nafarroan, 6 graduz azpiko tenperatura minimoak eta elurra espero baitira.

Penintsulan orain nagusi den antizikloiak bere kokalekua aldatuko du datozen orduetan, horrek haize hotzari bidea erraztuko dio, Delia Gutierrez Aemeteko bozeramaileak azaldu duenez. Horrela, asteazkenean penintsulako iparraldean tenperaturek nabarmen egingo dute behera.

Hala ere, elur asko pilatzea ez da espero, aire polarra ez delako hezetasunez kargaturik helduko, baina elurte aipagarriak izango dira ostiralean eta larunbatean batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Alerta meteorologikoak bideoak Eguraldia Donostia Elurra albisteak Gaurko azken orduko albistea Hotz siberiarra