Gizartea -

Araba Euskaraz

Argantzunen egingo dute 2018ko Araba Euskaraz

Argantzunetik bost kilometrora, Manzanos herrian eraikitzen ari diren ikastolara bideratuko dute jasotako dirua.

2018ko Araba Euskarazen irudia.
2018ko Araba Euskarazen irudia.
2018ko Araba Euskarazen irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argantzunen egingo da datorren urteko Araba Euskaraz, Arabako ikastolen aldeko festa.

Ekainaren 17an egingo dute, Trebiñun dagoen Argantzun ikastolako haurrek lehen hezkuntza bermatua izan dezaten.

Lurralde antolamenduak eragindako finantziazio arazoak direla eta, bost kilometrora, Manzanos herrian eraikitzen ari diren ikastolarentzako izango da jasotako dirua.

Haurrek mundua bizitzeko duten eran oinarrituta, "Irrikitan" izango da festaren leloa.

Horrela bada, 2001eko eta 2007ko edizioen ondotik, Araba Euskaraz berriro itzuliko da Argantzunera, oraindik Gaztela-Leongo administraziopean dagoen herrira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Araba Araba Euskaraz argazkiak Gizartea bideoak Albisteak