Gizartea -

Barakaldo

Barakaldon falta zen 14 urteko neskatoa onik agertu da eta familiarekin dago

Asteartean ikusi zuten azkenekoz, eta senideek salaketa jarri zuten. Ostegunean sendiarekin harremanetan jarri zen, eta beraiekin dago orain.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteartetik Barakaldon (Bizkaia) falta zen 14 urteko neskatoa aurkitu dute eta bere senideekin dago jada.

VOSTEuskadi elkarteak Twitter bidez jakinarazi duenez, adingabea onik agertu da eta senideekin dago.

Gaztea etxetik atera zen asteartean, baina ez zen itzuli. Horregatik, senideek salaketa jarri zuten. Atzo, osteguna, neskatoa sendiarekin harremanetan jarri zen, familiak baieztatu zuenez.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du; izan ere, familiak ez du oraindik kendu salaketa. Hala ere, datozen orduetan erretiratzea espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Gizartea albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Umeak albisteak gaur