Gizartea -

Neguko denboralea

Donostiako Udalak neguko bideragarritasun plana jarriko du abian ostiral honetan

Eguraldi txarrak eragin ditzakeen larrialdi egoerei erantzuteko plana da eta 2018ko martxoaren 31a arte egongo da indarrean.

Donostia. Artxiboko argazkia: EFE
Donostia. Artxiboko argazkia: EFE
Donostia. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak ostiral honetan jarriko du abian neguko bideragarritasun plana, eta 2018ko martxoaren 31a arte egongo da indarrean.

Datozen hilabeteetan baldintza klimatologiko txarrek eragin ditzaketen larrialdi egoerei erantzuteko egitasmoa da.

Martin Ibabe Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotziak zuzenduko du bideragarritasun plana eta udal-zerbitzu ezberdinek osatutako lan-taldea izango du alboan: Udaltzaingoa, Mugikortasuna, Babes Zibila, Suhiltzaileak, Gizarte Zerbitzuak eta mantentze-lanetarako teknikariak.

Balizko larrialdi egoera batean, suhiltzaileen parkean bilduko litzateke aipatu mahaia, handik lan egiteko.

Plana 2017ko abenduaren 1etik 2018ko martxoaren 31a bitartean egongo da indarrean, baina edozein unetan jarriko lukete martxan, egoerak hala eskatuko balu.

Elurrak edo euriak eragin ditzaketen arazoak gutxitzeko neurriak hartuko dituzte, hiriko errepide nagusiak irekita mantentzeko eta premiazko zerbitzuak bermatzeko.

Horretarako, suhiltzaileen parkean dituzten bitarteko guztiak erabili ahalko dituzte, baita Igarako parke mugikorrekoak ere. Udalak, guztira, 70 tona gatz bilduta ditu bi parkeetan.

Gainera, gatz gehiago behar izanez gero, Bidegik Oiartzunen eta Andoainen dituen biltegietara jotzeko aukera izango du Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia Denboraleak argazkiak Eguraldia Bilbao Elurra Eguneko albisteak Negua