Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon bat atxilotu dute Getxon, bikotekideari eraso egitea egotzita

35 urteko emakumea Gurutzetako ospitalean artatu dute eta ustezko erasotzailea epailearen aurrera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu zuten atzo Getxon, bikotekideari eraso egitea egotzita, gaur Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Atzo 16:30ak aldera, 35 urteko emakumeak Udaltzaingoari dei egin zion eta udaltzainak erasoa gertatu zen tokira, hots, bikotearen etxebizitzara gerturatu ziren.

Antza denez, eztabaida baten ondotik eta emakumea etxetik atera nahian zebilela, gizonezkoak eraso egin zion. Ondoren, etxetik atera eta udaltzainen zain egon zen ezkaratzean. Emakumea Gurutzetako ospitalean artatu zuten. Ustezko erasotzailea atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten.

Keltse Eiguren Getxoko Berdintasun zinegotziak erasoa gaitzetsi du "giza eskubideen urraketa" bat delako, eta tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeek Getxoko Gizarte zerbitzuetara (944660151) jo dezaketela azpimarratu du.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Getxo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak