Gizartea -

Alerta laranja elurragatik

Larunbat honetako eskola kiroleko jarduerak bertan behera utzi dituzte Bizkaian

Eskolako Kirol Programako jarduerak bertan behera utzi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak 15:00ak arte, elurra dela-eta ezarri duten alerta laranjagatik.

Mugarra elurtuta. Argazkia: Patxi Unzueta
Mugarra elurtuta. Argazkia: Patxi Unzueta
Mugarra elurtuta. Argazkia: Patxi Unzueta

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetako Eskolako Kirol Programako jarduerak bertan behar utzi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak 15:00ak arte, elurra dela-eta ezarri duten alerta laranjagatik.

Bestalde, foru erakundeak segurtasun baldintzak areagotzeko gomendioa eman du, kirol jardueratara joateko orduan, bidaietan, alegia.

Mendira joatekotan, txangoa egingo den tokiko eguraldi iragarpenaren berri izatea komenigarria dela azpimarratu du Aldundiak. Mendian eguraldi aldaketak bat-batean gertatzen direla ohartarazi du. Ekipamendu eta arropa egokiak eramatea beharrezkoak direla erantsi du, baita motxilan janaria eramatea ere.

Jarduerak aurrera eramateko orduan ematen diren baldintza meteorologikoen arabera, antolatzaileek irteerak bertan behera edo ibilbidea aldatzeko aukera izango dutela jakinarazi du Aldundiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? EAE Denboraleak albisteak Elurra bideoak Gaurko azken ordukoa