Gizartea -

Gasteiz

Gasteizko tranbiaren ibilbidea luzatzeko obrak 2019an esleituko dituzte

Ibilbide berriak Judimendi, Santa Luzia eta Salburua auzoak lotuko ditu, eta bost geltoki izango ditu.

Tranbia
Tranbia
Tranbia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko tranbiaren ibilbidea Salburuaraino luzatzeko obrak 2019an esleituko dituela espero du Eusko Jaurlaritzak. Hala iragarri du Antonio Aiz Azpiegitura eta Garraio sailburuordeak.

Aizek eta Gorka Urtaran alkateak agerraldia egin dute, ibilbide berriaren ezaugarriak aurkezteko: 2.450 metro eta bost geltoki izango ditu, eta Judimendi, Santa Luzia eta Salburua auzoak lotuko ditu.

Ibilbide berria Juan Carlos I.a etorbidearen parean amaituko da, auzokideek Udalari eskatu bezala.

Egitasmoa publiko egin dute gaur eta datozen 30 egunetan alegazioak aurkezteko aukera izango da. Proiektuak ingurumenean izango duen eraginari buruzko txostena 2018ko bigarren seihilekoan izango dute prest.

Horren ondotik, behin betiko egitasmoa idatzi eta lanak finantzatzeko ituna sinatuko dute erakundeek. Guztira, 26,63 milioi euro inbertituko dituzte; Eusko Jaurlaritzak % 65a jarriko du eta Foru Aldundiak eta Udalak ordainduko dute gainerako % 35a.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak aurreikusi du tranbiaren ibilbidea handitzeko lanak 2019an esleituko dituztela, dena ondo bidean.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Gasteizko tranbia Salburuari buruzko albisteak Garraio publikoa gaur