Gizartea -

Nafarroa

Pertsona bat atxilotu dute Caparrosoko mutilaren heriotzarekin lotura duelakoan

Atxilotua epailearen aurrera eramango dute gaur bertan. Ikerketa osoa sekretupean jarri du epaileak.

Gaztearen hilotza Aragoi ibaian aurkitu dute, Caparroso parean. Argazkia: Bomberos Navarra
Gaztearen hilotza Aragoi ibaian aurkitu dute, Caparroso parean. Argazkia: Bomberos Navarra
Gaztearen hilotza Aragoi ibaian aurkitu dute, Caparroso parean. Argazkia: Bomberos Navarra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caparrosoko gaztearen heriotzarekin lotura duelakoan pertsona bat atxilotu dute Nafarroan, EFEri hainbat iturrik baieztatu diotenez. 26 urteko gaztearen hilotza larunbat honetan aurkitu zuten Aragoi ibaian, Caparroso parean. Atxilotua epailearen aurrera eramango dute gaur bertan, eta ikerketa osoa sekretupean jarri du epaileak.

Gaztearen gorpua aurkitu baino ordu batzuk lehenago, gaztearen familiak prentsaurrekoa egin zuen laguntza eske, euren hitzetan, gazteak ez baitzuen "bere kabuz alde egin". "Guk dakigula, ez du etsairik ezta arazorik ere beste inorekin", esan zuten senideek, "are gehiago, bere izaera irekiari esker, lagun anitz izan ditu beti".

26 urteko gaztearen bilaketa lanetan suhiltzaileak izan dira, Foruzaingoak, Nafarroako Gobernuko helikoptero batek eta Caparrosoko boluntarioek lagunduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Delituak bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak