Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakumezko batek sexu-erasoa jasan du Bermeon

34 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, sexu-erasoa eta genero-indarkeriarekin lotutako delitua egotzita. Espertxera igorri dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko batek sexu-erasoa jasan duela salatu du Bermeon, Ertzaintzako hainbat iturrik eitb.eus-i baieztatu diotenez. Sexu-erasoa eta genero-indarkeriarekin lotutako delituak leporatuta, 34 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, emakumearen bikotekide ohia. Epailearen aurrean deklaratu du eta espetxera igorri dute.

Sexu-erasoa larunbatean izan zen, 08:00ak aldera, Bermeoko industrialdean.

Ertzaintza bertaratu zen, gizonezkoa identifikatu eta atxilotu egin du. Geroago, emakumezkoak salaketa aurkeztu du. Atxilotua epailearen aurrera eraman zuten igandean, deklaratzera, eta epaileak espetxera igortzea erabaki du.

Elkarretaratzea

Bermeoko Udalak eta talde feministek erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute astelehen honetarako, arratsaldeko 20:00etan, Taraska plazan.

-----------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Ertzaintza Indarkeria matxista gaur Delituak Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako gida