Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bilkura Bermeon emakumezko batek jasandako sexu-erasoa salatzeko: 2017 abendua 4

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Bilkura egin dute Bermeon, asteburuan emakume batek jasandako sexu-erasoa salatzeko

EITB.EUS

2017/12/04

Ehunka lagun elkartu dira Bermeon, Udalak eta talde feministak deituta. Ustezko erasotzailea, 34 urte, kartzelan sartu dute dagoeneko.

0:48
  • Whatsapp
  • Bidali

Ehunka lagunek parte hartu dute asteburuan izandako sexu-erasoa salatzeko gaur arratsaldean Bermeon egin duten bilkuran. Elkarretaratzea Bermeoko Udalak eta talde feministek deitu dute, arratsaldeko 20:00etan, Taraska plazan.

Emakumezko batek sexu-erasoa jasan zuen larunbatean Bermeon. Sexu-erasoa eta genero-indarkeriarekin lotutako delituak leporatuta, 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, emakumearen bikotekide ohia. Epailearen aurrean deklaratu ostean, kartzelan sartu dute dagoeneko.

Sexu-erasoa larunbatean izan zen, 08:00ak aldera, Bermeoko industrialdean. Emakumea lagun batekin atera zen tabernatik eta gizonak emakumea auto batean sartzera behartu zuen, indarrez. Haren laguna ere autora sartu zen. 34 urteko gizona industrialdera eta bertan emakumea bortizki jo zuen. Laguna egoera baretzen saiatu zen, baina erasotzaileak mehatxu egin zion eta alde egin behar izan zuen. Une horretan bikotekide ohiak sexua izatera behartu zuen emakumea.

Ertzaintza bertaratu zen, gizonezkoa identifikatu eta atxilotu egin du. Geroago, emakumezkoak salaketa aurkeztu du. Atxilotua epailearen aurrera eraman zuten igandean, deklaratzera, eta epaileak espetxera igortzea erabaki du.

-----------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena