Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume batek sexu eraso saiakera jasan du Bilbon

Emakumeari abusuak egiten saiatu zen gizon bat igande goizaldean, baina azkenean ihes egin zuen. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek sexu eraso saiakera jasan zuen igande goizaldean Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Iturrion arabera, erasoa abenduaren 3ko 06:30 aldera jazo zen. Emakumeari abusuak egiten saiatu zen gizona, baina azkenean ez zuen lortu eta ihes egin zuen. Hori bai, sakelakoa lapurtu zion biktimari.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du erasotzailea atxilotu ahal izateko.

-----------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Indarkeria matxista Espainian Gizartea bideoak Albisteak