Gizartea -

Trafikoa

Hasi dira gutxitzen ilarak AP-8an, Irunen eta Baionarako bidean

Ezkerreko erreian egiten ari diren lan batzuk eta zirkulazio handia tarteko, pilaketak sortu dira autobidean eta GI-636 errepidean.

Ilara luzeak Biriatuko ordainlekutik gertu. EiTB
Ilarak AP-8an, Irunen. EiTB
Ilara luzeak Biriatuko ordainlekutik gertu. EiTB

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autobidean, Irun parean eta Baionarako noranzkoan, ilara luzeak sortu dira goizean zein arratsaldean (15 kilometrokoak izan dira zeinbait unetan), Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 19:00ak inguruan, baina, hasi dira gutxitzen pilaketa horiek, eta 19:50 inguruan jada 6 kilometrotakoak ziren.

 

 

Lan batzuk egiten ari dira inguru horretan, eta jaiegunak tarteko, zirkulazio handiago dago. Hala, 12:45ean, 14 kilometroko pilaketak zeuden eta, egunak aurrera egin ahala, egoerak ez du hobera egin. Izan ere, 18:30-18:45 inguruan oraindik ere 13 kilometroko auto-ilarek jarraitzen zuten.

 

Ezkerreko erreian zuloa dagoela eta, hura konpontzeko lanetan ari dira beharginak, eta erreia itxi dute Baionarako bidean. Horrez gain, zubia dela eta, ohi baino zirkulazio handiagoa dago. Hala, ilara luzeak sortu dira autobidean, eta ondoko Gi-636 errepidean ere.

 

 

Istripua Muskizen

Bestalde, autobidearen beste muturrean, Muskizen (Bizkaia), istripua izan da eguerdian, eta ilarak sortu dira Kantabriako noranzkoan.

Furgoneta batek eta auto batek talka egin dute 12:10ean, Muskizko zubi parean eta Kantabriako noranzkoan.

ACCIDENTE A8 MUSKIZ EITBEUS

Suhiltzaileak istripua izan den tokian. Argazkia: eitb.eus

Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina pilaketak sortu dira, ezkerreko erreia itxi behar izan baitute.

A8 ISTRIPUA  ILARAK EITBEUS

Ilarak Kantabriako noranzkoan. Argazkia: eitb.eus

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Gipuzkoako albisteak Gizartea Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Irun albisteak gaur Gaurko azken orduko albistea A-8 autobideko istripuak gaur