Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Abisu horia barnealdean elurragatik Euskadin, 2017ko abenduaren 8an eta 9an

Gizartea

Elur-kota, 800 metrora

Abisu horia barnealdean elurragatik, ostiral eta larunbaterako

eitb.eus

2017/12/08

Abisua ostiraleko 21:00etatik larunbateko 09:00etara egongo da indarrean. Elur-kota 800 metrora jaitsiko da. Igandean, gainera, abisu horia aktibatuko dute haizeagatik haizeguneetan.

  • Elur-kota 800 metrotan kokatuko da. Argazkia: Patxi Unzueta

    Elur-kota 800 metrotan kokatuko da. Argazkia: Patxi Unzueta

    Elur-kota 800 metrotan kokatuko da. Argazkia: Patxi Unzueta
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Euskadiko barnealdean elurra egiteko aukera dela eta, Segurtasun Sailak abisu horia deituko du ostiral gauetik larunbat goizera arte, abenduaren 8tik hilaren 9ra arte, alegia.

Ostiralean, abisu horia gaueko bederatzietan sartuko da indarrean elurraren arriskuagatik; izan ere, une horretan, iragarpenaren arabera, elur-kota 800-1.000 metrora jaitsiko da. Prezipitazioak txikiak izango dira, eta, batez ere, isurialde atlantikoan botako du.

Larunbatean, eta aldaketarik ez badago, abisua goizeko bederatzietan geratuko da bertan behera; egun horretan, elur-kota 800-900 metroan geratuko da goizaldean, baina 1.000 metrora igoko da eguerdirako. Egunaren azken orduetarako 1.400-1.500 metrora igotzea aurreikusi dute.

Larunbaterako, eguraldi-iragarpenaren arabera, zaparrada txikiak edo ertainak izango ditugu, isurialde atlantikoan batik bat.

Igandean, gainera, abisu horia aktibatuko du Segurtasun Sailak haizeagatik haizeguneetan, eguerditik gauerdira bitartean. Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena