Gizartea -

Nafarroa

Bi pertsona larri zauritu dira Beran, zirkulazio istripuan

Irungo erietxera igorri dituzte. Ezbeharra N-121-A errepidean izan da, 65. kilometroaren parean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona larri zauritu dira ostiral honetan, Beran (Nafarroan) izan den zirkulazio istripuan. Ezbeharra 16:42ean izan da, N-121-A errepidean, 65. kilometroaren parean.

Kamio bat errepidetik irten da, Foruzaingoak jakitera eman duenez, eta zauritutako bi lagunak Irungo erietxera igorri dituzte.

Ondorioz, errietako bat moztuta geratu da, Iruñerako noranzkoan, eta Berako zeharbidetik bideratu dute trafikoa.

Suhiltzaileak, larrialdi zerbitzuak eta anbulatziak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Trafikoa Nafarroa Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa