Gizartea -

Lore eskaintza

Zorrotzan trenak harrapatuta hildako bi emakumeak gogoratu dituzte Bilbon

94 eta 87 bi emakume ziren eta orain urtebete harrapatu zituen trenak, Zorrotzako trenbide pasagunean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 bat lagunek omenaldia egin diete ostiral honetan, abenduak 8, orain urtebete Zorrotzako (Bilbo) trenbide pasagunean trenak harrapatu zituen bi emakumeei. 94 eta 87 urte zituzten eta kolpearen ondorioz hil ziren biak, bat biharamunean eta bestea aurten, otsailean.

Auzoko bizilagunen elkarteak azaldu duenez, minutu bateko isilunea egin dute eta lore eskaintza egin diete orain urtebete (2016ko abenduaren 8an) istripua izan zen tokian.

Pasabidearen kontrako protestak

Bizilagunek gogora ekarri dutenez, ostegunean giza katea egingo dute Zorrotzako bi pasaguneak kentzea aldarrikatzeko.

Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak eta Bilboko Udalak batzorde teknikoa eratu zuten Joan den uztailean, pasabidearen ordezko aukerak aztertzeko. Azken urteotan 21 hildako utzi ditu auzoa bitan zatitzen duen pasabideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Gizartea bideoak Eguneko albisteak Tren istripuak azken ordukoa