Gizartea -

GENERO INDARKERIA

438 gizon zigortu zituzten iaz indarkeria matxistagatik, Bizkaian

Epaituen %88 zigortua izan zen. Horietatik %60 bikote ohiak ziren. Oro har, egunean 7 salaketa jarri ziren.

AGENTZIAK | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko auzitegiek 438 gizon zigortu zituzten iaz genero indarkeriagatik. Guztira, 512 epaiketa izan ziren eta horien %88tan salatutako gizona kondenatu egin zuten.

Salatutako gizonen %63,6 espainiarrak ziren eta %36,4 atzerritarrak.

Biktima eta erasotzailearen harreman motari dagokienez, %60,2 ezkontide edo bikote ohia ziren, eta %39,8 egungo bikoteak ziren.

Salaketak eta babes aginduak

2016an zehar, 2.573 salaketa jarri ziren Bizkaiko auzitegietan, 7 eguneko. Salaketa horien %61 biktimek eurek jarri zituzten.

Bestalde, 387 Babes Agindu ezarri ziren eta 223 kasutan ukatu egin ziren agindu horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Bizkaia Epaiketak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza