Gizartea -

Alerta laranja

Donostiako Udalak zenbait neurri hartu ditu haizeteari aurre egiteko

Gabonetako argiak itzaltzea, azokaren noria gelditzea eta kaleko zaborrontziak lotzea, besteak beste, erabaki du.

Baliteke Donostiako Udalak Pasealeku Berriaren sarrera ere ixtea. Argazkia: Carlos Luna
Baliteke Donostiako Udalak Pasealeku Berriaren sarrera ere ixtea. Argazkia: Carlos Luna
Baliteke Donostiako Udalak Pasealeku Berriaren sarrera ere ixtea. Argazkia: Carlos Luna

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande arratsalde honetarako ezarrita dagoen alerta laranjaren harira, hainbat neurri hartzea erabaki du Donostiako Udalak, 120 km/h baino gehiagoko haize-ufadak izango direlakoan.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Gabonetako argiak itzaliko dituzte, Federico Garcia Lorca pasealekuaren hasieran kokatutako azokaren noria gelditu eta kaleko zaborrontziak lotu. Gainera, haizeak oso zakar jotzen badu, litekeena da Pasealeku Berriaren sarrera ere ixtea.

"Zuhurtziaz" aritzeko eta haizeak jo dezakeen zonaldeetan ez ibiltzeko eskatu die Babes Zibilak herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Alerta meteorologikoak bideoak Eguraldia Donostia Gizartea Gaurko azken orduko albistea