Gizartea -

URRETXU-ZUMARRAGA

451 postu izango dira aurten Santa Lutzi ferian Urretxun eta Zumarragan

Erosketak egiteko aukera ez ezik, erakargarri gehiago ere izango dituzte bisitariek: ganadu feria, ardo dastaketak, lehiaketak, pilota partidak...

Santa Luzia azoka. Artxiboko argazkia: eitb.eus
Santa Luzia azoka. Artxiboko argazkia: eitb.eus
Giro bikaina Urretxun eta Zumarragan, Santa Lutzi azokan

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko Santa Lutzi ferian 451 postu jarriko dituzte Urretxun eta Zumarragan banatuta. Gaurkoa egun handia da Gipuzkoako bi herri horietan. Santa Luzia eguneko azoka abere azoka izan da historikoki, baina gaur egun era guztietako produktuak eskuratu daitezke bertan: baserriko produktuak, ganadua, gozoak eta artisautza.

451 postu horietatik 297 jarriko dituzte Zumarragan eta 154 Urretxun. Salmenta postuetan, hainbat produktu erosi ahal izango dira: frutak eta barazkiak, ahate produktuak, erroskillak, gaztak, esnekiak, hestebeteak, loreak eta landareak, ogiak, taloak, gozoak, turroiak...

Nekazaritzako tresnak eta makinak ere ikusi ahalko dira Santa Luzia eguneko azokan. Horrez gain, abere, errezil sagar, fruta, barazki, ezti, oilasko eta kapoi lehiaketak egongo dira.

FERIA SANTA LUCIA SANTA LUZIA AZOKA BURRO ASTOA ARGAZKIA BEGONA BARRUTIA

Argazkia: Begoña Barrutia.

Bestalde, Arabako Errioxako ardoa dastatu eta antzarekin lanean aritzen diren txakurrak lanean ikusteko aukera izango da. Oro har, egunean zehar izango da zer ikusi eta zer egin Urretxun eta Zumarragan, eta txistularien eta trikitilarien doinuek alaituko dituzte kaleak.

FERIA SANTA LUCIA SANTA LUZIA AZOKA GIROA AMBIENTE ARGAZKIA BEGONA BARRUTIA

Goizean goizetik, jende andana joan da Urretxu eta Zumarragara. Argazkia: Begoña Barrutia.

Kirol aukera zabala ere izango da: aizkolariak, harri-jasotzaileak, idi-demak eta pilota partidak, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea Zumarraga albisteak Eguneko albisteak Urretxu