Gizartea -

SEXU-ERASOA

Epaileak espetxera bidali ditu Arandina taldeko hiru jokalari, sexu-erasoa leporatuta

Antza denez, akusatuetako batek erasoa bideoz grabatu eta zabaldu zuen. 15 urteko neskak salaketa jarri du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aranda de Dueroko 1. Instrukzio Epaitegiko epaileak behin-behinean eta bermerik gabe espetxera bidali ditu 15 urteko neskato bati sexu-erasoa egitea leporatuta atxilotutako Arandina futbol taldeko hiru jokalariak.

Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, hiru akusatuak galdekatu ostean hartu du erabakia epaileak. Aurrez adingabeak deklaratu du epailearen aurrean.

Biktimaren amak aurkeztu du akusatuen aurkako salaketa. Adin txikikoaren esanetan, akusatuek sexu harremanak izateko proposamena egin zioten eta berak ezetz erantzun bazien ere, eraso egin zioten hiru akusatuak Aranda de Dueron bizi diren etxebizitzan.

Auzi honen gakoetako bat da neskatoaren adina. Zigor Kodearen arabera, 16 urtetik beherakoekin sexu harremanak izatea delitua da, baita adin txikikoaren baimena izanda ere. Delitu horregatik bi eta sei urte bitarteko kartzela zigorra jaso dezakete akusatuek.

Kasuaren gertuko iturriek EFE albiste agentziari adierazi diotenez, litekeena da akusatuetako batek erasoa bideoz grabatu eta zabaldu izana.

Epailearen erabakiaren berri izan ostean, Arandina futbol taldeak hiru jokalariak taldetik kanporatu ditu.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbol albisteak 2024 Indarkeria matxista Espainian Delituak Burgos berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Matxismoa Espetxeen azken ordukoa