Gizartea -

Iruñean

'Euskarari bere jaioterrian behar duen tokia eta errespetua' aldarrikatu dute Iruñean

Manifestariak eguerdiko 12:00etan atera dira autobus geltoki zaharretik, 'Bide eman euskarari, berdintasunaren alde!' lelopean. Hezkuntzako zerrenda bakarraren aldeko aldarri ozena ere entzun da.

Kontseiluaren manifestazioa 2017ko abenduak 16. Argazkia: @kontseilua
Kontseiluaren manifestazioa 2017ko abenduak 16. Argazkia: @kontseilua
Euskararen alde Kontseiluak deitutako manifestazioa izan da Iruñean

1:16

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskeraren eta Hezkuntza arloko lan eskaintza publikoetan zerrenda bakarraren aldeko manifestazioa egin dute gaur eguerdian Iruñean, Kontseiluak deituta.

"Bide eman euskarari" lelopean, autobus geltoki zaharretik abiatu da martxa, eta Sarasate pasealekuan amaitu da. Irakasle talde batek Hezkuntzako zerrenda bakarraren aldeko aldarria egin du.

Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak gogoratu duenez, "31 urte bete dira Nafarroako Parlamentuak Euskararen legea onartu zuenez gero. Lege horrek hizkuntza eskubideak hiritarren zati bati baino ez dizkiela aitortzen" nabarmendu du, hiritar asko eskubiderik gabe utzita.

Bilbaoren aburuz, bi zerrenden sistema "UPNren esku-hartzeetako bat izan zen, pertsona euskaldunak zigortzeko. Sistema horrekin amaitzea txalotu genuenez, datorren osoko bilkuran errekuperatu nahi izatea salatzen dugu".

"Boto horiek ez daude hizkuntzari soilik lotuta; justiziari, elkarbizitzari eta bereizketari baizik", azpimarratu du.

"Gizartearen orekaren alde egiteaz gain, desberdintasuna errazten duten legeekin amaitzea" eskatu die Paul Bilbaok parlamentariei hitzaldiaren amaieran.

Zentzu horretan, "euskaldun guztien eskubideak aitortzen dituen lege berri bat" onartzera animatu ditu. "Ordutik aurrera, zuen alboan izango gara gure babesa adierazten, Parlamentuan, kalean edo beharrezkoa den tokian", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea