Gizartea -

Ekimen herrikoia

Hondakin egitasmo parte-hartzailea sustatzeko Hitzartu ekimena sortu dute Gipuzkoan

GuraSOS guraso-plataformak sustatutako ekimena da eta, herritar guztien parte-hartzearekin, 2030raino balioko duen hondakinak kudeatzeko plana egitea du helburu.

Hitzartuz ekimenaren aurkezpena, Donostian. Argazkia: EiTB
Hitzartuz ekimenaren aurkezpena, Donostian. Argazkia: EiTB
Hitzartuz ekimenaren aurkezpena, Donostian. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako hainbat herritarrek osatutako talde batek Hitzartu ekimena osatu du, eta horren aurkezpena egin du larunbat honetan Donostian. Gizarte-ekimen horren helburua izango da, herritarren parte-hartzearekin, Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko plan osoa sortzea, talde horren esanetan, auzi horretan erakunde publikoek "ez baitute demokrazia ordezkatua bermatu".

GuraSOS guraso-plataformak sustatutako ekimena da, eta Gipuzkoan erraustegia eraikitzeko proiektuak eragindako "zatiketa sozialari amaiera ematea, eta parte-hartze soziala bultzatzea" ditu helburu nagusi.

Joseba Belaustegi GuraSOS plataformako bozeramaileak azaldu duenez, asmoa ez da "erakundeei dei egitea, hori jada egin genuelako, gizarte zibilaren parte-hartzea sustatzea eta bermatzea baizik", 2030raino balioko duen hondakinak kudeatzeko plana egiteko xedez.

Belaustegiren esanetan, beren proposamenak "aldaketa kulturala dakar, demokraziari dagokionez, eta luzaezina den plana suspertzen du". "Gizarteak prestatutako plan hori ordezkaritza politikoari emango diogu", iragarri du. "Arazoak konpontzeko bideak ditugun frogatuko dugu, edota ordezkaritza politikoarekin irtenbideak bilatzeko gai garen", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa