Gizartea -

Auzitegi Gorenaren sententzia

Bilboko kalamu klub baten kideak zigortu zituen epaia baliogabetu du Konstituzionalak

Horrela, Ebers Kalamu Erabiltzaileen Elkartea babestu du Auzitegi Konstituzionalak, eta Auzitegi Gorenak osasun publikoaren aurkako delitu batengatik ezarritako zigorra baliogabetu du.

Marihuana landarea. Artxiboko irudia: EiTB
Marihuana landarea. Artxiboko irudia: EiTB
Marihuana landarea. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Ebers Kalamu Erabiltzaileen Elkarteko bost kide babestu ditu Auzitegi Konstituzionalak, eta Auzitegi Gorenak osasun publikoaren aurkako delitu batengatik ezarritako zigorra baliogabetu du.

Dagoeneko erabakia adostu du Konstituzionalak, eta epaiaren argudioak berehala jakinaraziko ditu. Kalamu kontsumitzaileen elkarteei dagokionez, Auzitegiaren doktrina argiago utziko du sententziak.

Elkarteko kideen babes helegitea onartu zuen Konstituzionalak auto batean. “Barne gogoeta prozesu” baten ondoren “bere doktrina argitzeko edo aldatzeko” aukera bat zela azaldu zuen Auzitegiak auto hartan. “Oihartzun sozial eta ekonomikoa duen auzi juridiko garrantzitsua da”, erantsi zuen Konstituzionalak.

Espainiako Gobernuaren helegiteak

Aurten Ministroen Kontseiluak araudi batzuk errekurritu ditu Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, kalamu kontsumitzaileen elkarteetako funtzionamendua arautzeko EAEko eta Kataluniako legediak, besteak beste.

Estatuaren eskumen esklusiboak urratu eta Zigor Kodean delitu diren jarduerei legearen babesa eman eta arautu nahi dituztela uste du Exekutibo zentralak.

Konstituzionalak erabaki behar du orain; horregatik, babes helegite honen argudioak esanguratsuak izango dira erkidegoetako araudi horien inguruko sententzien norabidea markatzeko orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Auzitegi Gorena bideoak Drogak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Espainiako Auzitegi Konstituzionala