Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gizon bat hil dute kolpeka Bilbon, 2017ko abenduak 23

Gizartea

ERASOA

Zornotzako 43 urteko gizon bat hil dute kolpeka, Bilbo erdigunean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/12/23

Lehen ikerketen arabera, bi erasotzailek hainbat kolpe eman dizkiote biktimari Abando inguruan, eta bertan hil da. Ertzaintza erasotzaileen bila ari da.

  • Ibon Urrengoetxea ETB1eko Lokaleroak saioan atera zen 2012an. Argazkia: ETB

    Ibon Urrengoetxea ETB1eko Lokaleroak saioan atera zen 2012an. Argazkia: ETB

    Ibon Urrengoetxea ETB1eko Lokaleroak saioan atera zen 2012an. Argazkia: ETB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

43 urteko Zornotzako gizon bat hil dute gaur goizaldean Bilbon, kolpeka. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi pertsonak hainbat kolpe eman dizkiote kale erdian, Abando inguruan. Zantzu guztien arabera, lapurreta batek eragin du erasoa, diru-zorroa falta baitzuen biktimak.

Hildakoa Ibon Urrengoetxea da, Amorebieta futbol taldeko jokalari ohia. Bermeon, Lemonan eta Gernika taldeetan ere aritu zen. Informazio iturri horien arabera, 6 urteko haur baten aita zen, eta Eguberritako laneko afari batera joan zen Bilbora.

bilbao, erasoa, abando, ripa kalea navarra kalearekin. irudia google

Ripa eta Nafarroa kaleen artean gertatu da erasoa. Argazkia: google maps

Orain arte zabaldutako datuen arabera, 04:20an izan da erasoa, Nafarroa kalearen eta Ripa kalearen arteko lotunean. Antza, gutxienez ostiko bat eta kolpe gogor bat eman diote buruan biktimari.

Larrialdi zerbitzuetako langileak Urrengoetxea suspertzen ahalegindu diren arren, erasoaren lekuan  hil da.

Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, gertatutakoa argitzeko. Erasotzaileen bila ari dira. Lekuek esan dutenez, Metroan ihes egin dute.

Bozeramaileen batzordea

Amorebieta-Etxanoko Udalak bozeramaileen batzordea deitu du astearterako, eta ondoren, gaitzespen kontzentrazioa egingo dute. Familiari doluminak helarazi dizkio Udalak eta behar duten laguntza guztia eskainiko dietela jakinarazi diete.

Andoni Agirrebeitia alkateak esan duenez, herri osoa "shock egoeran" dago. Urrengetxea oso pertsona ezaguna zela azaldu du, "oso irekia eta atsegina". "Sinesgaitza da desgrazia hau gertatzea" esan du.

Minutu bateko isilunea

Gaur arratsaldean minutu bateko isilunea egin dute Zornotzako Txolon kirol instalazioetan, Amorebieta B eta Lezamaren arteko partidan, Ibon Urrengoetxearen oroimenez.

 

Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Ibon Urrengoetxearen hilketa argitzeko, eta arratsaldean zabaldutako ohar batean, susmagarriak 18 urte inguruko bi gazte direla esan du Segurtasun Sailak. Antza denez, horretako batek rastak diru buruan.

Gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko asmoz, inguruan izan diren lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak. Halaber, goizaldeko ordu horretan erasoren bat jasan duten pertsonek harremanetan jartzeko eskatu du Segurtasun Sailak.

Norbaitek kasu honekin zerikusia duen informaziorik edo daturik izango balu, 112 telefono zenbakira deitu beharko luke.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena