Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Gizon bat larri zauritu da A-1 autobidean, Donemiliagan, auto-istripu batean

Kamioi batek eta autokarabana batek talka egin dute A-1 autobidean Donemiliaga parean, Irungo noranzkoan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da ostiral honetan kamio baten eta autokarabana baten arteko talkan, A-1 autobidean Donemiliaga (Araba) parean, Irungo (Gipuzkoa) noranzkoan.

Auto-istripua 1:45ean gertatu da, eta talkaren ondorioz autokarabanako gidaria larri zauritu da. Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.

Gizona Santiago Ospitalera eraman dute, eta istripuaren ondorioz Madril eta Frantzia arteko autobidearen erreietako bat itxita egon da, erreskate eta garbiketa lanetan aritu diren bitartean.

Hala ere, ez da trafiko arazo handirik izan, ibilgailu gutxi ari baitziren ordu horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Albisteak