Gizartea -

Zornotza

Udalak mina eta arbuioa erakutsi ditu Urrengoetxearen hilketagatik

Ibon Urrengoetxeari azken agurra emango diote gaur, asteartea, Zornotzan, 19:30ean Herriko plazan egingo den elkarretaratzean.

Andoni Agirrebeitia Zornotzako alkatea, adierazpen instituzionalean Argazkia: EITB
Andoni Agirrebeitia Zornotzako alkatea, adierazpen instituzionalean Argazkia: EITB
Ibon Urrengoetxearen aldeko hileta arratsaldean egingo dute

1:25

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ibon Urrengoetxearen erailketa gaitzetsi du astearte goiz honetan eta elkarretaratzea deitu du arratsalderako, 19:30ean Herriko plazan.

Erasoa larunbatean goizaldean jazo zen, 04:15ean, Nafarroa eta Ripa kaleen arteko lotunean. Ertzaintzaren hipotesi nagusia da lapurreta batean hil zutela Urrengoetxea.

"Abenduak 23ko goizaldean Amorebieta-Etxano modu oso suntsitzailean izan da kolpatua. Ibon Urrengoetxea, herriko bizilaguna, lapurreta batean erahila izan da. Giza-maltzurkeria eta zekenkeriak, zeintzuek historian zehar inoiz ez dituzten gure gizarteak utzi, berriro ere kolpatu gaituzte", esan du Udaleko Bozeramaileen Batzordeak astearte honetan onartutako adierazpen instituzionalean.

Era berean, Udalak Urrengoetxearen familiari babesa eta elkartasuna adierazi dio. Bitartean, Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du eta herritarren laguntza eskatu du erasotzaileak aurkitu eta atxilotzeko. Antza, 18 urte inguruko bi gazte dira hiltzaileak, eta horietako batek rastak ditu.

Ibon Urrengoetxearen aldeko hileta 18:00etan egingo dute, Larreako elizan.

Aburtok hilketaren "tragedia" deitoratu du

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Ibon Urrengoetxearen hilketaren "tragedia" deitoratu du. Bilboko udaletxean egindako ekitaldian, sakon deitoratu du Urrengoetxearen erailketa, baina "alkate bezala esan behar dut egoera hain tragikoak ezin direla segurua ez den hiriaren irudia orokortzen saiatzeko erabili, hala ez delako", adierazi du."Tragedia ikaragarriaz ari gara hitz egiten. Nola azaldu emakume eta haurrari gertaera bakana dela? Ez naiz ni hori egingo duena, tragedia oso handia delako, baina, aldi berean, ezin dugu esan kasu hauek egunero gertatzen ari direnik", esan du Aburtok.

Aburto Zornotzako elkarretaratzera joango da arratsaldean, krimena gaitzesteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zornotza Delituak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Erailketak albisteak