Gizartea -

ERREGETAKO LOTERIA 2018

Euskal herritar bakoitzak 23,06 euro jokatuko ditu Erregetako loterian

Bizkaitarrak dira diru gehien inbertitzen dutenak: 28,72 euro. Arabarrek 18,18 euro jokatuko dituzte eta gipuzkoarrek 16,22 euro.

2017ko lehen sariaren zati bat Etxebarrin egokitu zen. Argazkia: EiTB
2017ko lehen sariaren zati bat Etxebarrin egokitu zen. Argazkia: EiTB
2017ko lehen sariaren zati bat Etxebarrin egokitu zen. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal herritarrek batez besteko 23,06 euro jokatuko dituzte Erregetako loterian (urtarrilak 6). Hala ere, benetako zenbatekoa ezin izango da kalkulatu zozketaren bezperan billeteen salmenta bukatzen den arte.

Euskal Autonomia Erkidegoan lehen saria 31 aldiz egokitu da. Iaz, sari nagusia osorik Torrenten (Valentzian) saldu bazen ere, Etxebarriko 16 laguneko talde bati sariaren zati bat egokitu zitzaion Valentziako ezagun batekin dezimoak trukatu ostean.

Orain arte Bilbo izan da zorionekoena, 17 sari nagusirekin. 1916an egokitu zen estraineko saria eta pasadan urtean azkenekoa. Gainera, Bizkaian beste lau alditan egokitu da lehen saria: hirutan Getxon eta behin Barakaldon.

Gipuzkoan lehen saria 9 urtetan egokitu da. Donostia sei alditan izan da zorionekoa eta lehen sariak Azkoitian, Oñatin eta Pasai Antxon ere ospatu izan dituzte.

Araban, berriz, Erregetako loteriaren sari nagusia behin bakarrik tokatu da. Gasteizen izan zen, 1987 urtean.

Aurten, 700 milioi euro banatuko dira, iaz baino 70 milioi gehiago. Zozketa 12:00etan egingo da Avilako Lienzo Norte Erakusketa eta Biltzar Jauregian, eta sari hauek izango ditu: Lehen saria serieko 2 milioi eurorekin, bigarrena 750.000 eurorekin eta hirugarren saria serieko 250.000 eurorekin.

1964az geroztik, Erregetako zozketa Loteriaren egoitzatik kanpo egiten da. Urte hartan Donostian egin zuten eta aurten, arestian esan bezala, Avilan izango da.

instituzioak 1964tik egiten duena, Donostian ospatu zenean. Handik aurrera, 388 alditan egin dira zozketak Gabonetako Loteriako Aretotik kanpo, beraz, Espainiako ia probintzia guztiak bisitatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umearen loteria 2024 zozketa Euskal Autonomia Erkidegoa Gabonak Gizartea Loteria Primitiboa albisteak