Gizartea -

2017

Bertsolari Txapelketa, Korrika eta Euskalmojiak, aurtengo ikusienak eitb.eus atarian

Milaka euskaldun batzen dituzten bi ekimenen inguruko edukiak eta "emotikono euskaldunak" eskeintzen dituen app-a izan dira EiTBko atarian albisterik ikusienak.

Maialen Lujanbio Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea. Argazkia: EiTB
Maialen Lujanbio Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea. Argazkia: EiTB
Zeintzuk izan dira edukirik ikusienak eitb.eus-en 2017an?

1:31

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren eta Korrikaren bideoak, argazkiak eta albisteak izan dira aurtengo eduki informatibo ikusinak eitb.eus atarian. Bi gai nagusi horiekin batera Euskalemoji App-ak bereganatu du EiTBko webgunearen erabiltzaileeen arreta gehiena 2017 honetan.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia lau urtean behin egiten da eta milaka lagun biltzen dira kanporaketetan eta finalean. Beste horrenbeste gertatzen da sarean, eta eitb.eus-eko edukien artean horiexek izan dira ikusienak.

Halere, guzti horien artean ez zen finaleko eduki bat izan ikusiena, baizik eta Irungo finalaurrekoan gerora txapeldun izango zen Maialen Lujanbiok bota zuen Kartzelako lanaren bertsoa.

Korrika, berriz, bi urtean behin egiten da eta hor ere milaka eta milaka lagun biltzen dira euskararen alde korrika egiteko. Korrikaren ibilbidea izan da eitb.eus-en eduki ikusienetakoa aurten.

Eduki solte moduan oso harrera beroa izan zuten Euskalmojiek, euskal ikurren app berria telefonoetarako, baita Tolosako Ihauterietan, Mariano Rajoyren mozorroa zeraman gizonaren bideo bitxia, Espainiako presidentearen ibilera imitatuz.

Mundu zabaletik, Mexikon irailean izan ziren lurrikarak albiste ikusienen artean daude. Katalunian gertatutako guztia ere arreta gune nagusietako bat izan da EiTBko erabiltzaileentzat, hala nola ETBko lankide batek bere lana egiteko izan zituen arazoak.

Elizak Juan Kruz Mendizabal apaiza sexu abusuengatik zigortu zueneko albisteak ere erabiltzaileen arreta bereganatu zuen. Baita haurreskletako ordezkapenak egiteko zerrendak zabaldu zirenekoak ere.

Beste bitxikeri batek ere aho bete hortz utzi ditu aurten euskaldunak: Ikurrina "daltonikoak", banderaren koloreak nahasten zituenak, alegia.

Donostian izandako trafiko istripu ikusgarri baten bideoa, balea Zarautzen agertu zeneko bideoa eta haurrak izateagatik ematen dituzten laguntzak eskatzeko baldintzak azaltzen zituen albistea ere ikusienen artean egon dira.

Tamalez, Hasier Etxeberria ETBko lankide eta idazlearen heriotza-ren berri eman behar izan dugu aurten. Bizirik bezala, azken agurrean ere, jendearen interesa piztu du gure Hasierrek. Ez adiorik!

Gaztelerazko eduki ikusienak, berriz, hauek izan dira: Mexikoko lurrikarak, Fidget Spinner jostailu arrakastatsua eta Whatsapp zerbitzuaren erorketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Korrika 2024 Gaurko azken orduko albistea Bertsolariak EITB Taldea Mugikorretarako aplikazioak EHko Bertsolari Txapelketari buruzko albisteak