Gizartea -

Gipuzkoa

18 urteko neska bat hil da Legazpin, trenak harrapatuta

20:30ak aldera izan da ezbeharra, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.

Dolua da nagusi Legazpin 18 urteko neska bat trenak harrapatuta hil ostean

1:12

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko emakume bat hil da larunbat arratsalde honetan Legazpiko geralekuan (Gipuzkoa), trenak harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Iturri honen arabera, 20:30ak aldera izan da ezbeharra. Une horretan, antza, tren bat zetorrela konturatu gabe, trenbidea gurutzatzen hasi da Legazpiko neska gaztea eta Renfeko tren batek harrapatu du.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Legazpi azken ordukoa Umeak azken ordukoa Adif Tren istripuak azken ordukoa