Gizartea -

Nafarroa Beherea

60 urteko gizon bat hil da Ezterenzubin, zuhaitz bat auto gainera erorita

Ezbeharra Orion basoaren bazterretan gertatu zen igandean, Iratiko bidean. Hildakoa Izpurakoa zen. Zuhaitza egun hauetan eragiten ari den haize bortitzak bota du, itxura guztien arabera.

E. L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urteko gizon bat hil zen igandean Ezterenzubin (Nafarroa Beherea), zuhaitz batek auto barnean harrapatu ondoren, Berria-k jakitera eman duenez. Hildakoa Izpurakoa zen.

Ezbeharra Orion basoaren bazterretan gertatu zen, Iratiko bidean. Zuhaitza egun hauetan eragiten ari den haize bortitzak bota du, itxura guztien arabera.

Suhiltzaileek autotik ateratzea lortu zuten gizona, baina jadanik ordurako bihotza gelditua zuen. Larrialdietako medikuntza zerbitzua helikopteroz laguntzera iritsi zitzaien, baina beranduegi zen ordurako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Iparraldea albisteak Donibane Garazi bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Nafarroa Behereko berriak