Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Olatu handiak: Euskal kostaldea alerta laranjan, 2018ko urtarrilaren 3an eta 4an

Gizartea

Denboralea

Euskal kostaldea alerta laranjan, olatu handiengatik

Agentziak | Erredakzioa

2018/01/03

Egunotan marea biziak espero dira, eta egoera horri olatuaren altuera gehitzen bazaio, itsasoak bere ohiko maila gaindituko du. Horrela, Donostiak eta Getxok itsas pasealekuak itxi dituzte.

1:11
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu du euskal kostaldean olatu handiengatik, asteazken arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara eta ostegun goizeko 04:00etatik 08:00etara, asteazkeneko bigarren itsasgorarekin eta osteguneko lehenengokoarekin bat etorriz.

Euskalmet meteorologiaren euskal agentziaren aurreikuspenaren arabera, asteazken arratsalde-gauean 4-5 metroko olatuak izan daitezke euskal kostaldean.

Era berean, ostegun goizaldean 5 metro inguruko olatuak espero dira. Egoera ostiralean eta asteburuan zehar ere errepika daiteke.

Marea biziak

Gainera, egunotan marea biziak espero dira, eta egoera horri olatuaren altuera gehitzen bazaio, itsasoak bere ohiko maila gaindituko du. Horrela, alerta laranja asteazkeneko bigarren itsasgoran (17:40) eta osteguneko lehenengoan (05:59) aktibatuko da.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, itsasoan egoera igandean hasiko da egonkortzen.

Donostiak eta Getxok itsas pasealekuak itxi dituzte

Gauzak horrela, ibilgailuak ezin izango dira egun osoan Donostiako Pasealeku Berrian sartu, Udalak erabaki duenez. Arratsaldean hiriko itsas pasealeku guztietan sartzeko debekua izango dute oinezkoek, olatu handiak espero baitira.

Udalak agiri batean jakitera eman duenez, Pasealeku Berria ibilgailuentzako itxita egongo da egun osoan, eta oinezkoak ezin izango dira sartu 15:00etatik aurrera, ezta Haizearen Orrazian eta Leizaola Pasealekuan ere.

Era berean, Getxoko (Bizkaia) Udalak Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera doan pasealekua itxi du arratsaldean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena