Gizartea -

Indarkeria matxista

Adingabeen zentro batean sartu dituzte Barakaldoko sexu-erasoarekin lotutako bi mutil

Ertzaintza beste bi gazteren bila ari da, abenduaren 29an neskato bati egindako sexu-erasoan parte hartu zutelakoan.

Sexu-erasoa gaitzesteko Barakaldon egindako bilkura bat. Argazkia: EFE
Sexu-erasoa gaitzesteko Barakaldon egindako bilkura bat. Argazkia: EFE
Sexu-erasoa gaitzesteko Barakaldon egindako bilkura bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den abenduaren 29an adingabe bati sexu-erasoa egin zioten Barakaldon. Ertzaintzak ustezko erasotzaileak identifikatu ditu. Lau dira eta horietako bi adingabeak.

Azken horiek euren kabuz joan dira goizean kasua ikertzen ari den Bilboko Adingabeen Fiskaltzara. Galdeketa egin ostean, biak Zumarragako adingabeen zentrora eramateko agindua eman du fiskalak.

Ertzaintza beste bi ustezko erasotzaileen bila ari da orain.

Erasoa Karmen auzoan gertatu zen, eraikin bateko trasteleku batean. Kalean topatu zituen bi udaltzainengana jo zuen neskatoak, eta egin ziotena kontatu zien. Ikerketaren ardura Ertzaintzak hartu zuen gero.

Egunotan hainbat bilkura egin dituzte Barakaldon, sexu-erasoa gaitzesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Barakaldo Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea