Gizartea -

Urtarrilak 5

Errege Magoak Gasteizko tren-geltokira helduko dira ehunka haur zain dituztela

Desfilea 19:00etan abiatuko da, Bilbo Plazatik, eta Gasteizko kale nagusietatik igaroko da.

Errege Magoak gaur Gasteizen. Argazkia: EiTB.
Errege Magoak haurrak agurtzen Gasteizen.
Errege Magoak gaur Gasteizen. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak ostiralean, 11:00etan, iritsiko dira Ekialdetik Gasteizko tren-geltokira, hiriko haurrak hartu, desfilea egin eta gauean oparien banaketa magikoa egiteko.

11:20an, Udaletxera joango dira beren pajeak, errege-postariak eta musika taldeak lagunduta ohiko agurra egitera.

Ondoren, Goiuri Jauregira joango dira (Goiuri jauregira Frai Zacarias Martinez kaletik sartu behar da) eta bertan haurrak hartuko dituzte 12:15etik 18:00etara bitartean (ordu erdiko atsedenaldia egingo dute, 14:00etatik 14:30era).

Desfilea 19:00etan abiatuko da, Bilbo Plazatik, eta ibilbide hau egingo du: Frantzia kalea, Bake kalea, Ortiz de Zarate kalea, Florida kalea, Ramon y Cajal kalea, Micaela Portilla kalea, Laskarai kalea eta Gasteiz hiribidea; Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalearekiko bidegurutzean bukatuko da.

Guztira 390 pertsonek hartuko dute parte, horien artean elkarte hauek nabarmentzen direlarik: Udal Musika Banda, Elkarte Afroamerikarra, Kalez Kale Vitoria-Gasteiz, Abetxukuko Inauterietako Konpartsaren Elkartea, La Esperanza eskaut taldea eta Serezade. Bi Ondo Motor ere laguntzaile arituko da.

Azkenik, Errege Magoek atseden hartuko dute gau berandura arte, orduan hiriko neska-mutilei opariak banatzen hasteko. Horrela amaituko da magia eguna, datorren urtera arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Gabonak Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Errege Magoen desfileak