Gizartea -

Denboralea

EAEko errepide sare nagusia, zabalik

Elurrak arazo larriak eragin ditu Gipuzkoan, A-15ean eta N-1 errepidean, Etzegaraten.

Eguna argitu ahala, EAEko errepide sareko arazoak konponduz joan dira

1:41

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko errepide sare nagusi osoa zabalik dago igande honetan, urtarrilak 7. Elurrak, baina, arazo larriak eragin ditu gau osoan zehar Gipuzkoan, A-15 errepidean eta N-1 errepidean, Etzegaraten. Errepide sare nagusiko mendate honetan dozenaka lagun harrapatuta geratu dira eta ibilgailu barruan edo Altsasun igaro behar izan dute gaua. Hain zuzen ere 600 bat pertsonak igaro dute gaua Altsasuko kiroldegi, aterpetxe eta frontoian.

altsasu_

(Irudia: EiTB)

Gipuzkoako Foru Aldundiak elurra kentzeko 12 kamioi igorri ditu Etzegaratera eta DYA ere lanean aritu da gau osoan zehar, bidaiariei laguntza eskaintzeko. Bederatzi ibilgailu igorri eta karpa bat ere ezarri du bertan, bertan harrapatuta zeudenei ogitartekoak eta edari beroak eskaintzeko.

Gipuzkoako Aldundiaren iritzian, ustekabean elur-iragarpenak okerrera egin du eta bi kamioiek izan zuten istripua. Horren ondorioz, milaka lagun harrapatuta geratu dira bart A-15ean eta N-1ean Etzegarateko mendatean.

Arazoak larunbat arratsalde-gau aldera

Larunbat honetan, elurra indartsu etorri da eta arazoak sortu ditu, bereziki Gipuzkoan. Gogotsu aritu da lurralde osoan tarteka, eta arazoak eragin ditu trafikoan arratsalde eta gauean zehar. Hala, 23:30ean itxita zeuden elurragatik Etzegarate, Arrate, Artikutza, Mandubia, Urraki eta Urto Gipuzkoan; Bernedo, Barrerilla, Herrera, Kanpazar eta Opakuako mendateak Araban, baita A-15erako sarbidea Andoainen ere.

Igande honetan, hobera

Gaur, ostera, egoerak nabarmen egin du hobera, eta jada zabalik da EAEko errepide sare nagusia. Etzegarate 08:00etan ireki dute eta bertatik katerik gabe ibili daiteke, arretaz. Gainera, orduek aurrera egin ahala, igo egingo da elur kota Gipuzkoan, baina jaitsi Bizkaian eta Araban, 300-500 metrora elurra egingo duelarik. Horrez gainera, azken egunotan elurragatik, euriagatik eta olatuengatik EAEn indarrean egon diren alerta laranja eta abisu horiak bertan behera utzi dituzte, igande honetan Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

A-15 autobidea, berriz, 07:30ean ireki dute eta Araban AP-68 errepidea zabalik geratu da 08:20ean. 09:00etarako Gipuzkoako eta Arabako bigarren mailako errepide sareko mendateak bakarrik zauden itxita. Hain zuzen ere, ordu horretan hamar ziren erabat itxitako mendateak eta beste hirutan beharrezkoak ziren kateak, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Hauxe da mendateen egoera:

 

 

 

Añarbeko urtegia eta Ullibarrikoa

Bestalde, Añarbeko urtegia husten izan dira azken orduetan. Ura Urumea ibaira isuri dute. Operazioa 21:00etan bukatu zuten atzo.

Husteari utzi ondoren, urtegia itxita mantenduko dute, ibaira "batere" urik isuri gabe, "nahitaezko emari ekologikoa" salbu.

Ullibarriko urtegia ere husten hasi dira larunbat honetan, euri kopurua gutxitzeko:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Denboraleak argazkiak Eguraldia Donostia Gizartea Elurra bideoak Gaurko azken ordukoa AP68 autobidea gaur