Gizartea -

Denboralea

600 pertsonak Altsasun eman dute gaua, A-1 errepidean harrapatuta geratu ostean

200 bat aterpean izan dira, beste 300 polikiroldegian eta beste 70 frontoian. Gainera, beste hainbat lagunek Altsasuko zenbait auzokideren etxebizitzetan egin dute lo.

Elurra Altsasun

Altsasun harrapatutako bidaiariak hunkituta, auzokideren elkartasunagatik

1:44

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

600 bat pertsonak Altsasuko kiroldegian, aterpetxean eta frontoian eman dute gaua, A-1 errepidea Gipuzkoan moztuta geratu ostean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

01:35ean atera dituzte ibilgailuetatik eta kiroldegian, aterpetxean eta frontoian eman dute gaua. Zehazki, 200 bat aterpean izan dira, beste 300 polikiroldegian eta beste 70 frontoian. Gainera, beste hainbat lagunek Altsasuko auzokideren etxebizitzetan egin dute lo, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Hori guztia dela-eta, bidaiari horiei eskainitako arreta eta elkartasuna eskertu die Nafarroako Gobernuak Altsasuko agintariei eta auzokideei.

01:45 eta 03:15 artean, bidea garbitu dute, harrapatuta geratu diren ibilgailuak aterarazteaz gain. Azkenean, 600 pertsona ebakuatu dituzte. Aterpetxea eta kiroldegia bete egin direnez, Altsasuko alkateak frontoia ere prestatu du pertsona gehiago hartu ahal izateko. DYAko boluntarioak eta langileak aritu dira lanean.

Elkarte gastronomikoek saldak, tortilak eta bestelako jakiak prestatu dituzte, eta Eroskik bere supermerkatuetako bat ireki zuen behar-beharrezkoak ziren produktuak eskaintzeko, esaterako, haur-oihalak. Gasolindegia ere zabalik egon zen, laguntza eskaintzeko zeuden autoentzako, alegia.

Bidaiariak ebakuatzeko lanetan Gurutze Gorria eta DYA izan dira. 250 ohe baino gehiago banatu dituzte, mantak eta garbitzeko kitak.

04:15 aldera berrezarri dute trafikoa errepidearen Nafarroako aldean. Guardia Zibilaren hiritarren segurtasunerako bederatzi agentek eta Altsasuko beste hiru agentek hartu dute parte, baita lanean ari ez ziren zenbait boluntariok ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Denboraleak argazkiak Gizartea albisteak Elurra bideoak Altsasu azken ordukoa Hotz polarraren bolada