Gizartea -

Alerta meteorologikoak

Abisu horia mantenduko dute EAEn asteartera arte tenperatu baxuak direla eta

Eusko Jaurlaritzak alerta aktibatuta izango du izotzaldi arinak izatea espero baitute; batez ere, Araban.

Aranako Bailara, Araban. Argazkia: Soraya Murguialday.
Aranako Bailara, Araban. Argazkia: Soraya Murguialday.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak aktibatuta izango du abisu horia asteartera arte, EAEko barnealdean tenperatura oso baxuak eta izotza egitea espero baitute.

Zuzendaritzak agiri baten bidez jakinarazi duenez, izotzaldi arinak egongo dira EAEko barnealdean; batez ere, Araban.

Azken orduotan, -6,7 eta -1 gradu arteko tenperatura minimoak neurtu dituzte Iturrietan, Erroitegin, Paiuetan, Agurainen eta Abetxukun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Alerta meteorologikoak argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Gizartea albisteak Elurra bideoak Gaurko azken orduko albistea