Gizartea -

Ikerketa

Urrengoetxearen hilketaren beste ustezko errudun bat aurkeztu da epaitegian

Bigarren hau ere adin txikikoa da, baina 16 urte dituenez, erantzunkizun penala izan dezake.

Ibon Urrengoetxearen ustezko hiltzaileek euren burua entregatu dute

1:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibon Urrengoetxea zornotzarraren hilketarekin zerikusia izan dezakeen bigarren adin txikikoak bere burua aurkeztu du Bilbon guardian dagoen epaitegian. Adin txikikoa izan arren, 16 urte dituenez, erantzunkizun penalak eska dakizkioke. Ertzaintzak identifikatuta zuen gaztea, eta orain Adingabeen Fiskaltzaren esku geratuko da, ikerketako iturriek Europa Press agentziari jakinarazi dionez.

Zornotzarraren heriotzarekin zerikusia izan dezakeen beste gazteak 13 urte ditu; hortaz, ezin dute ez atxilotu, ezta inolako deliturik leporatu ere.

Joan den astean identifikatu eta gero, Ertzaintzak Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi zuen informazioa. Bietan gazteenak deklaratu ondoren, bestea bilatzeko agindua eman zuen Fiskaltzak.

Ibon Urrengoetxea zornotzarra abenduaren 23an hil zuten Bilbon, Abando auzoan bi pertsonak eraso egin ostean. Goizaldeko 04:20ean, bi gazte gerturatu eta jo egin zuten Nafarroa eta Ripa kaleek bat egiten duten tokian. Urrengoetxea han bertan hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa