Gizartea -

NAFARROA

Suak kalte materialak eragin ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko kiroldegian

Suak sauna eta aldagelak kaltetu ditu. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte.

Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da gaur goizean Nafarroako Unibertsitate Publikoko kiroldegian, Nafarroako Gobernuak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Inor zauritu ez bada ere, garrek kalte material handiak eragin dituzte.

Sua 08:45ean piztu da saunan eta kea kiroldegiko beste gune batzuetara zabaldu da.

Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira eta 15 minutu inguruan sua itzaltzea lortu dute. Dena den, aireztatze lanak egiten gelditu dira.

Kalte materialez gain, ez da inor zauritu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Suteak Nafarroako Unibertsitate Publikoa albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kiroldegiak azken ordukoa