Gizartea -

Zientzia

Bizitza estralurtarra posible dela ondorioztatu du zientzialari talde batek

'Science Advances' aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, Lurretik kanpoko bizitza existitzea "benetako aukera da".

Ikerketaren txostenean erabilitako irudi bat. Argazkia: Science Advances
Ikerketaren txostenean erabilitako irudi bat. Argazkia: Science Advances
Ikerketaren txostenean erabilitako irudi bat. Argazkia: Science Advances

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraz haraindiko bizitza existitzea "benetako aukera da", nazioarteko zientzialari talde batek ondorioztatu duenez.

1998an Lurra jo zuten bi meteoritotan ur likidoa, hidrokarburoak eta aminoazidoak topatu ostean iritsi dira ondorio horretara. Ikerketa asteazken honetan, 2018ko urtarrilaren 10ean, argitaratu du Science Advances aldizkariak.

"Beste toki batzuetan bizitza sortzea posible dela ondorioztatu dugu", adierazi du Queenie Chan Erresuma Batuko Unibertsitateko ikertzaileak.

Horren hitzetan, lehen aldiz aurkitu dituzte espazioan bizitza sortzeko beste materia organiko eta osagai organiko konplexuak.

"Meteorito horietan askotariko osagai organikoak topatu dituzte, tartean osagai primitibo bat, hasierako eguzki sistemaren konposizio organikoa ordezkatzen duena, ziurrenik", erantsi du.

1998an Lurrera erori ziren meteorito bietan ur likidoa, hidrokarburoak eta aminoazidoak aurkitu zituzten, bizitza sortzeko ezinbesteko osagaiak, hain zuzen ere.

Meteoritoetan atzemandako gatzez osatutako kristal zatiak aztertu zituzten.

Kaliforniako (AEB) Lawrence Berkeley laborategian egin zituzten analisiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Albisteak Zientzia albisteak Zientzia hedapena gaur