Gizartea -

Gertakaria

90 urteko gizon bat hil da Iruñean, mozkor zihoan gidari batek harrapatuta

Istripua bart jazo da, Txantrea auzoan. Gidariak baimendutakoa halako lau eman du alkoholemia proban.

Istripua
Istripua
Istripua

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

90 urteko gizon bat hil da bart Nafarroako Ospitalean, mozkor zihoan gidari batek harrapatu eta larri zauritu ostean, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Baimendutako alkohol tasa laukoiztu zuen gidariak.

Ezbeharra bart jazo da, 20:10ean, Mendigorria kalean, Txantrea auzoan. Oinezkoa larri eraman dute Nafarroako Ospitalera, eta bertan hil da ordu batzuk geroago.

Gidariari alkoholemia proba egin diote, eta baimendutako tasa halako lau eman du. Hala, zuhurtziagabekeria larriaz gain, alkoholaren eraginpean gidatzea ere leporatu diote.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Iruñeko albisteak Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Adinekoak