Gizartea -

Denboralea

Euri-jasak uholdeak eragin ditu Bizkaiko zenbait herritan

Muxikan, Gernika-Lumon eta Mungian izan dira arazorik larrienak. Segurtasun Sailak larrialdiei aurre egiteko plan berezia jarri du indarrean.

Uholdeak Muxikan. Argazkia: Harkaitz Pujana
Uholdeak Muxikan. Argazkia: Harkaitz Pujana
Uholdeak Muxikan. Argazkia: Harkaitz Pujana

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euri-jasak uholdeak eragin ditu ostegun honetan Bizkaiko hainbat herri eta errepidetan. Hori dela eta, Segurtasun Sailak uholdeei aurre egiteko plan berezia jarri behar izan du indarrean.

Abisu laranja ezarri dute Oka ibaian, Muxikan, eta Ibaizabal ibaian, Zornotzan. Abisu horian daude, berriz, Butroe ibaia, Mungian, eta Asua ibaia, Sondikan.

Muxikan, moztu egin dute Gernika-Lumo eta Zornotza lotzen dituen BI-635 errepidea. Hainbat ibilgailu harrapatuta geratu dira uholdeen ondorioz, eta suhiltzaileek erreskatatu dituzte gidariak eta bidaiariak.

Busturialdeko hainbat etxebizitza eta lokaletan ura sartu da eta kalte materialak eragin ditu, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Horrez gain, 20:00etan, tren zerbitzua eten behar izan dute Muxika eta Gernika-Lumo artean.

22:00ak aldera, baina, Oka ibaiaren emaria beheraka egiten hasi da eta egoerak hobera egin du.

Mungian, uholdeak eta luiziak izan dira, eta Butroe ibaira ez hurbiltzeko eskatu die Udaltzaingoak herritarrei.

Karrantzan, ura pilatzeko erabiltzen den urmael batek gainezka egin du.

Erauntsiaren erakusgarri, datu pare bat: Bermeon, metro karratuko 70 litro bota ditu 24 ordutan; Muxikan, berriz, metro karratuko 24,6 litro batu dituzte ordubetean.

Euriak ez ezik, elurrak ere eragin ditu arazoak Bizkaian. Urkiolako mendatea itxi egin dute elurragatik, eta Barazarren eta Trabakuan arretaz gidatzeko eskatu dute.

GERNIKA-LUMO ETA MUXIKA:

 

Oka ibaiak gainezka egin du Muxikan
Oka ibaiak gainezka egin du Muxikan
Oka ibaiak gainezka egin du Muxikan

0:57

 

 

Muxikako hainbat bizilagun euren etxeetatik ebakuatu dituzte uholdeengatik
Muxikako hainbat bizilagun euren etxeetatik ebakuatu dituzte uholdeengatik
Muxikako hainbat bizilagun euren etxeetatik ebakuatu dituzte uholdeengatik

0:28

 

 

 

ZORNOTZA:

 

Abisu laranja ezarri dute Ibaizabal ibaian, Zornotzan
Abisu laranja ezarri dute Ibaizabal ibaian, Zornotzan
Abisu laranja ezarri dute Ibaizabal ibaian, Zornotzan

0:51

 

 

MUNGIA:

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Mungia bideoak Denboraleak Gernika-Lumo argazkiak Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Ekaitzak