Gizartea -

Indarkeria matxista

Neska adingabe bati sexu erasoa egin diote Santurtzin

Ustezko erasotzailea, 54 urteko gizonezko bat, atxilotu egin dute.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Neska batek jasandako sexu erasoa salatu dute Santurtzin

0:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neskato adingabe bati sexu erasoa egin zioten asteazkenean Santurtzin (Bizkaia), eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea, 54 urteko gizonezko bat, atxilotu du.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, erasoa asteazken arratsaldean jazo zen. Gizon bat neskato bati gerturatu zitzaion, eta, mehatxu eginez, etxebizitza batean sartzera behartu zuen. Bertan egin zion eraso.

Erasoa ikertu ostean, Poliziak ustezko erasotzailea, 54 urteko gizon bat, identifikatu eta atxilotu zuen ostegunean, Muskizen.

Gizonezkoa hurrengo orduetan utziko dute epailearen esku.

Elkarretaratzea

Ehun bat pertsonak eta udal ordezkariek elkarretaratzea egin dute 19:00etan, udaletxearen aurrean, Udalak deituta, erasoa gaitzesteko.

Elkarretaratzea bost minutukoa izan da, eta isilean egin dute. Aintzane Urkijo alkatea ere egon da bertan.

“Gaur, Bozeramaileen Batzordean bilduta, irmo gaitzetsi eta salatu dugu gertatutakoa. Tankera honetako jokaerak ezin dira onartu, eta beti biktimaren alde egongo gara, halakoak errepikatu ez daitezen saiatzen”, adierazi du.

Udal taldeek aho batez gaitzetsi dute sexu erasoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Santurtzi bideoak Gaurko albisteak Bizkaia EAE Eguneko albisteak