Gizartea -

Hegaldiak

Eskuko bi poltsa eramateagatik ordainarazi egingo die Ryanair konpainiak bidaiariei

Ekipaje politika berriaren arabera, kabina barruan bi poltsa daramatzaten bidaiariek bost eta sei euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

Ryanairreko hegazkinetako bat. Argazkia: EiTB
Ryanairreko hegazkinetako bat. Argazkia: EiTB
Ekipaje politika aldatu du Ryanairrek

1:03

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ryanair Irlandako hegazkin- konpainiak ekipaje politika berria estreinatu du gaur. Horren arabera, kabina barruan bi poltsa eraman nahi dituzten bidaiariei bost eta sei euro artean ordainaraziko die.

Horrela, "lehentasunezko ontziratzea" bakarrik duten bidaiariak igo ahalko dira hegazkinera bi maleta eramanda. Horretarako, bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte hegazkin-txartela erosterakoan. Bestela, hegaldia atera baino bi ordu lehenago Ryanairreko webgunearen bidez eros dezakete "lehentasunezko ontziratzea", edo 30 minutu lehenago eskuko telefonoaren bitartez. Azken aukera hori baliatuz gero, sei euroko kostua izango du.

Hegazkin-konpainia horrek azaldu duenez, "lehentasunezko ontziratzea" ez duten bidaiariek poltsa txiki bakarra igo ahalko dute hegazkinera, eta "handia bada, zamategian gordeko da, doan".

Bestalde, fakturatutako maleta bakoitzeko kobratzen zuen prezioa 10 euro merkeagoa da orain (25 euro ordaindu beharko dira aurrerantzean, 35 ordaindu beharrean), eta gehienezko pisua 20 kilora igo du (orain arte onartutakoa baino bost kilo gehiago).

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Forondako aireportua