Gizartea -

TRAFIKOA

Bi kamioiren arteko istripua izan da Barazarko mendatean

Bideko beharginak lanean ari dira kamioiak errepidetik erretiratzeko.

Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak.
Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak.
Argazkia: Euskadiko suhiltzaileak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barazarko mendatea zenbait orduz itxita egon da gaur goizean, bi kamioik aurrez aurre talka egin ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zorionez, ez da zauriturik izan.

Istripua N-240 errepideko 28. kilometroan gertatu da, Zeanurin, 11:15ean. Ezbeharraren ondorioz mendatea itxi egin behar izan dute eta trafikoa Dimatik bideratu.

15:00tan, errei bat irekita dago eta Ertzaintza txandakako pasoa ematen ari da, bideko langileek errepidea garbitu eta kamioiak erretiratzen dituzten bitartean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa