Gizartea -

Ezbeharra

Eskiatzaile bilbotar bat hil da Baqueira Bereten pistaz kanpoko istripu batean

Pistaz kanpo, la Vinyeta deitzen dioten inguruan, eskiatzen ari omen zen larunbatean istripua izan zuenean.

Baqueira Beret eski estazioa. Artxiboko irudia: Agentziak
Baqueira Beret eski estazioa. Artxiboko irudia: Agentziak
Baqueira Beret eski estazioa. Artxiboko irudia: Agentziak

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko eskiatzaile bilbotar bat hil da Baqueira Bereten, larunbata arratsaldean gertatutako ezbeharrean.

Eski estazioko arduradunek esan dutenez, pistaz kanpo, la Vinyeta deitzen dioten inguruan, eskiatzen ari omen zen istripua izan zuenean.

Gizona eski irakasle izana zen Valdezcaraiko estazioan.

Lagun batek eman zuen abisua eta medikuek bertan artatu zuten arren, gizona hilda iritsi zen ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Eski estazioak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Baqueira Beret