Gizartea -

Sutea

Lau pertsona artatu dituzte Bilboko jatetxe batean piztutako sute batean

Sutea Iparragirre kaleko Kerren jatetxean piztu da eta, ondoren, kea alboko etxebizitzetara zabaldu da.

Suhiltzaileak Iparragirre kalean. Argazkia: Asier Sanchez.
Suhiltzaileak Iparragirre kalean.
Suhiltzaileak Iparragirre kalean. Argazkia: Asier Sanchez.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat izan da astelehen goiz honetan Bilboko Iparragirre kalean, 61. zenbakian, Alondegitik oso gertu, Udaleko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez

Sutea Kerren jatetxeko kanpaian piztu da eta, ondoren, kea alboko etxebizitzetara zabaldu da. Suhiltzaileen kamioiak tokira bertaratu dira eta sua itzali dute, 12.15ean.

Sutearen ondorioz lau pertsona artatu behar izan dituzte, arrazoi ezberdinengatik.

Sutea Bilbon. Argazkia: Asier Sanchez.

Suhiltzaileak Iparragirre kalean. Argazkia: Asier Sanchez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Suteak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Jatetxeak