Gizartea -

BIZKAIA

Gizon bat ospitaleratu dute, Abadiñon piztutako sute batean kea arnasteagatik

Soraguren kaleko etxebizitza batean piztu da sua. Antza denez, zartagin batek su hartu du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat Galdakaoko ospitalera eraman dute bart Abadiñoko etxe batean piztutako sute batean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua 22:10 aldera piztu da Soraguren kaleko bost solairuko eraikin batean.

Aipaturiko iturriaren esanetan, zartagin batek su hartu du. Dena den, ez dute eraikina hustu beharrik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Suteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Abadiño albisteak Durangaldea azken ordukoa